Apirilean zehar: Haurrentzako “zaborra ala altxorra” berrerabilpen tailerra // “Jaizkibel” argazki erakusketa, Mikel Mitxelenaren eskutik

Datorren apirilaren 11ean (larunbata) 8-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11tan hasi da eta eguerdiko 13tan amaituko da. Aurrez izena eman behar da.

Etxetik ekarritako hainbat materialekin eskulanak egingo ditugu. Era honetan etxeko hainbat produktuen bizitza luzatu, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuko dugu.

Eta guzti hau era ludiko eta dibertigarri batean!

Bestalde, martxoaren 28tik apirilaren 26ra Mikel Mitxelenaren “Jaizkibel” argazki erakusketa egongo da ikusgai Algorri Interpretazio Zentroko erakusketa iraunkorrean eta ikus-entzunezko gelan.

Sarrera doan izango da eta erakusketa Algorriko ohiko ordutegia bisitatu ahal izango da:

Asteartetik ostiralera: 10-13.30 / 16-18.30
Larunbatetan: 10-13.30 / 16-19.30
Igandetan: 10-13.30
Astelehenetan zentroa itxita egongo da. Apirilaren 2an eta 3an zentroa goizez irekiko da: 10-13.30

Gonbidatuta zaudete!kartela

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.