(Euskara) Ekintza ugari maiatza amaiera-ekaina hasieran

Ibaialde erakusketa

Data: maiatzaren 28tik ekainaren 4ra.
Gaia: gure ibaien inguruko informazio zabala azaltzen duen erakusketa ibiltaria.
Sarrera: doan.
Ordutegia: Algorri Interpretazio Zentroko ohiko ordutegian.

Udaberriko argazki rallya
(haurrentzat)

Eguna: ekainak 1, larunbata.
Antolatzailea: Algorri Interpretazio Zentroa.
Gaiak: (1) Urola itsasadarra eta (2) flyscha.
Parte hartzaileak: 8-16 urte bitarteko zumaiarrak.
Izena-ematea: aurretik 943 14 31 00 telefonora deituz eta egunean bertan Algorri Interpretazio Zentrora hurbilduz (10:00tatik 11:00tara).
Rallyaren hasiera (lehen argazkia): Algorri Zentroan 10:00tan.
Modalitatea: argazki digitalak.
Argazkiak deskargatzea: Algorri Interpretazio Zentroan. 12:30tatik 13:30tara.

Udaberriko argazki rallya
(helduentzat)

Eguna: ekainak 1, larunbata.
Antolatzailea: Distira argazki elkartea eta Zumaiako Udala.
Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.
Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.
Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.
Eremua: Urola ibaia izango da.
Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean ekainaren 1ean. 8:00etik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu izena ematean.
Argazki txartelaren deskarga: 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean.

Ekobira azoka

Data: ekainak 1, larunbata.
Ordutegia: goizeko 10:30etatik 14:30etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara.
Non: eguraldi ona egiten badu Eusebio Gurrutxaga plazan eta eguraldi txarra egiten badu, Amaia plazan.
Antolatzailea: Ekogunea.
Oharra: Bertako ekoizleen azokaz gain, hainbat ekintza antolatuko dira. olatzen ditu herritarrentzat. Kurtso praktiko hauetako bakoitzean, aditu bat izango da gaiari buruzko azalpenak ematen.
Ekintzak:

Baratzak balkoian: Zure etxeko balkoian noiz eta nola barazkiak landatzen ikasi
// Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina: +7 urte

Altzari birziklatuak: Etxeko objetuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi
// Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina:+7 urte

Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi
// Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina: +7 urte

Ekintza guztietan,14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dira.
Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta bertan parte hartu ahal izateko, web gune honetan apuntatu beharko zara. http://www.ekogunea.net/
Ekintzetarako lekuak mugatuak dira, hori dela eta inskripzioen ordena mantenduko da hauek betetzeko.

Tailer geologikoa (haurrentzat)

Eguna: maiatzak 31, ostirala.
Non: Algorri Interpretazio Zentroan.
Ordua: arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara.
Antolatzailea: Euskal Kostaldeko Geoparkea.
Izena-ematea: Algorri Interpretazio Zentroan, 943 14 31 00 telefonoan edota algorri@zumaia.net helbidean.
Hizkuntza: euskara.
Sarrera: doan.

Hitzaldia: Zumaiako interesgune geologikoak

Eguna: ekainak 4, asteartea.
Lekua: Algorri Interpretazio Zentroa.
Ordua: arratsaldeko 19:00tan.
Antolatzailea: Euskal Kostaldeko Geoparkea.
Hizkuntza: euskara.

Geoparkeko eta Biotopo Babestuko mugak ezagutzeko doako irteera

Eguna: ekainak 8, larunbata.
Lekua: Algorri Interpretazio Zentroa (ondoren oinezko irteera egingo da).
Ordua: goizeko 11:00tan.
Irteera doakoa da.
Hizkuntza: euskara.
Izena-ematea: Algorri Interpretazio Zentroa, 943 14 31 00 edota algorri@zumaia.net
Antolatzailea: Algorri Interpretazio Zentroa.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.