Algorri Interpretazio Zentroa

Helbidea: Juan Belmonte, 21 – 20750 ZUMAIA (Gipuzkoa)

Telefonoa: +34 943 14 31 00

Email: info@algorri.eus

Nola iritsi

Nola iritsi Algorri Zentrora? Jarraian duzue Zentroaren kokapen mapa bat (Zentroa horiz, Amaia plaza gorriz eta bidea morez). Zentroa Juan Belmonte 21-ean kokatzen da (Amaia plazatik abiatuta ibai ondotik igarotzen den pasealekua hartuta, 100 metrora ezkerretara). Txertatu zure abiapuntua ondorengo hutsunean eta bertara nola iritsi azalduko dizugu:

Zure abiapuntua idatzi:

Erreserbak eta informazio eskaerak

Algorrik bisitak egiteko hainbat aukera eskaintzen ditu. Horretarako behean duzun formularioa bete dezakezu, eta behin informazioa jasota, jarriko gara zurekin harremanetan. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 143 100 telefonora edo honako helbide elektronikora idatzi: info@algorri.eus

Erreserbarako formularioa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, gure esku jarritako zure datu pertsonalak Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroaren jabetzakoa den fitxategi automatizatu batean jasoko ditugula jakinarazi nahi dizugu. Era berean datuak gordeta gera daitezke erreserben kudeaketan eta fakturazioetan erabiltzeko, edota interesgarri izan dakizkizukeen Zentroko ekintzei buruzko informazioa (ohiko moduan edo posta elektronikoz) bidaltzeko. Fitxategi honetako datuak eskuratu, zuzendu edo ezeztatu nahi badituzu, 943 143100 telefonora dei dezakezu edo zure eskaera idatzi Juan Belmonte, 21- 20750 Zumaia (Gipuzkoa) helbidera edo posta elektronikoz info@algorri.eus helbidera bidali, eta zure datuak berehala ezeztatuko ditugu.

Algorriko lantaldea

Algorriko lantaldea Geologian, Biologian edo Ingurumen Zientziatan lizentziatuta dauden zazpi hezitzailez osatzen da: Ainara Garcia, Ainhoa Bragado, Jon Krutxaga eta Mikel Garin, geologoak dira, Laiene Aramaio biologoa eta Naiara Rey zein Leire Ruiz ingurumen zientzietakoak. Hezitzaile guztiek zentroak eskaintzen dituen irteera guztiak garatzen dituzte. Lantaldea zentroko zuzendaria den Begoña Rivero eta koordinatzailea den Nerea Ibañezekin osatzen da.

algorri lantaldea