Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu du

UNESCOko 195 Estatu Kideek gaur, hilak 17, ebatzi dute izendapen berria sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Munduan dauden 120 Geoparkeak, horien artean Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasa dira.

2004. urtean Geoparkeen Munduko Sarea sortu zenetik, UNESCOk Geoparkeen lana sustatu du sarean aktiboki parte hartuz; hartara, «hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren bidez, Geoparkeen jardueran UNESCOk garapen jasangarriari dagokionez dituen balioak aplikatzen direla» bermatu du.

«Izendapena onartzea urte askoan pertsona, elkarte eta erakunde askok egindako lanaren emaitza da, eta gure Parke Geologikoaren edukia zabaltzeko balioko du, UNESCOren ekintzen eta jardueren barnean», adierazi du Oregik. Geoparkeak Biosfera Erreserbaren parekoak izango dira, hau da, UNESCOren Munduko Ondareko edo Ondare Inmaterialeko guneak izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak euskal kostako Geoparkea etengabe sustatu du UNESCOrekin Lankidetzan jarduteko Batzorde Nazionalean eta berriki onartu den Lurrari eta Geoparkeei buruzko Zientzien Nazioarteko Programa berrian.

Geoparkeak ondare geologiko garrantzitsua duten lurralde populatuak dira. Horrez gain, bestelako ondare natural eta kulturalak ere badituzte eta kontserbazioan nahiz garapen jasangarrian oinarritutako kudeaketa-estrategia bat aplikatzen da.

Gaur egun, munduan 120 geoparke daude. Horietatik 69 Europan daude eta 23 hainbat herrialdetan. Estatuan 11 Geoparke daude:  Maestrazgoko Geoparkea, Cabo de Gata-Nijarko Geoparkea, Katalunia erdialdeko Geoparkea, El Hierro Geoparkea, Lanzarote eta Chinijo Artxipelagoko Geoparkea, Molina-Goi Tajo Geoparkea, Sobrarbe Geoparkea, Sevilla Iparraldeko Mendilerroko Geoparkea, Mendilerro Subbetikoen Geoparkea, Villuercas-Ibores-Jara Geoparkea eta Euskal kostako Geoparkea.

Informazio gehiago:

Ihobe

www.geoparkea.com

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.