(Euskara) Familian sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra

Datorren larunbatean, uztailaren 6an sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra eskainiko dugu Algorri interpretazio zentroan. Ekintza familiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Ordutegia: 11:00-13:00
Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroko tailer-gelan.
Adingabeekin heldu batek joan beharko du
Doako tailerran izena emateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakezue:
Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
algorri@zumaia.net
943 143100
Anima zaitezte eta parte hartu!!

Honez gain, larunbatean ere honako ekintzak antolatuko dira Zumaian:

Oenothera landare inbaditzailea kentzeko auzolana
Udalak, Zumaiako Natur Taldearen laguntzarekin Oenothera landare inbaditzailea kentzeko auzolana antolatuko du eta herritar guztiei dei egiten die parte hartzera.

Eguna: uztailak 6, larunbata.
Ordua: goizeko 10etan.
Non: Santiago hondartzan.

Ekobira azoka
Kutxa Ekoguneak EKOBIRA kontsumo jasangarriaren azoka antolatuko du Zumaian.

• Eguna:uztailak 6, larunbata.
• Ordutegia: goizeko 10:30etatik 14:30etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara.
• Non: Eusebio Gurrutxaga plazan.
• Oharra: Bertako ekoizleen azokaz gain, hainbat ekintza antolatuko dira. olatzen ditu herritarrentzat. Kurtso praktiko hauetako bakoitzean, aditu bat izango da gaiari buruzko azalpenak ematen. Ekintza guztietan,14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dira. Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta bertan parte hartu ahal izateko, web gune honetan apuntatu beharko zara. http://www.ekogunea.net/

Ekintzetarako lekuak mugatuak dira, hori dela eta inskripzioen ordena mantenduko da hauek betetzeko.

Honako tailerrak antolatuko dira:

Baratzak balkoian: Zure etxeko balkoian noiz eta nola barazkiak landatzen ikasi
// Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina: +7 urte

Altzari birziklatuak: Etxeko objetuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi
// Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina:+7 urte

Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi
// Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara
// Lekua: Eusebio edota Amaia plaza
// Adina: +7 urte

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.