Habia kutxak eraikitzeko tailerrak Euskal Kostaldeko Geoparkean

2016ko apirilean, haurrak hegaztien mundura murgiltzeko asmoz, Habia kutxak eraikitzeko tailerrak antolatu dira Euskal Kostaldeko Geoparkean. Ekintzak, Algorri Interpretazio Zentroarekin eta Debanatura elkartearekin elkarlanean, apirilaren 8an Deban eta apirilaren 9an Zumaian Algorri Interpretazio Zentroan egingo dira.

Zumaian, berriz, apirilaren 9an egingo da, larunbatez, 11:00etatik 13:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan. Tailerrean 8 eta 12 urte arteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Halere, 8 urtez azpikoek ere parte hartzeko aukera izango dute heldu batek lagunduta joanez gero. Algorriko hezitzaileen laguntzarekin, haurrek egurrezko habia kutxak eraikiko dituzte. Izen-ematea Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz, 943 14 31 00 telefono zenbakira deituz edo info@algorri.eu helbide elektronikora idatziz egin beharko da. Plaza mugatuak dira.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.