Hemen da Geoparkeen Europako Astea

Gaurtik hasi eta ekainaren 10ra arte Europako Geoparkeen Astea ospatuko da eta Euskal Kostaldeko Geoparkean ere hainbat ekitaldi antolatuko dira. Programa osoa ikusi ahal izateko klikatu hemen.

Zumaia, Deba eta Mutrikun hainbat ekitaldi eta bisita gidatu interesgarri antolatuko dira.  Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko aukera aparta izango da. Algorri Interpretazio Zentroan ere ekitaldiak izango ditugu. Ostiralean adibidez “Originala edo erreplika” erakusketaren irekiera ekitaldia eta Scolicia iknofosil erreplika ikusgarriaren aurkezpen ekitaldia ere izango da, bertan. Goizeko 11:30tan.

Gonbidatuta zaudete! Animatu eta parte hartu!

32781659_1729727063772271_7556821792820559872_n

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.