(Euskara) Hilabetero doako ekintzak Algorrin


Hileko 1go larunbatean eta herriko jai egunetan doako ekintzak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Egutegi irekia izango da, eta herritarren proposamenak kontuan hartuko dira ekintzak definitzeko orduan. Proposamenak bidali edo informazio zehatza jaso nahi izanez gero Algorriko laguna egin zaitez!

Algorriko laguna izateko bideak:

Bete ezazu ondorengo formularioa
943143100 telefonora deitu edo algorri@zumaia.net idatzi eta zure datuak eman (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Jarraian, hilabete bakoitzean proposatzen diren ekintzak zehazten dira:
Apirila
6, Fosilen tailerra Algorrin, 11:00-13:00 eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
13, Baratza Balkoia Beheko Plazan (eguraldi txarra eginez gero Alondegian), 10.00-14.30.
21a arte, Euskal Kostaldeko Flyscharen inguruko erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Maiatza
25, Marearteko eremura doako irteera (itsasbehera dela eta, azken larunbatean egingo da).
28tik Ekainaren 4a arte, IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Ekaina
1, Biotopo babestua eta Geoparkearen mugak ezagutzeko irteera geologikoa, Asier Hilario eta Leire Barriusorekin.
8, Haurren Argazki Rallya Algorrin eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
30, Lokots bilketaren jolasa Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
Ekainaren 4a arte, IBAIALDE erakusketa Algorri Interpretazio Zentroan.

Uztaila
6, Sendabelarren tailerra Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Abuztua
3, Zumaiako flyscha ezagutzeko doako irteera

Iraila
7, Torre Madariaga, Biodibertsitatearen Interpretazio Zentroa eta zetazeoak ikusteko irteera.
21, “Olarroaren lagunak” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
29, “Baso biziduna” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Urria
5, “Habi-kutxen tailerra” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

Azaroa
2, “Zaborra ala altxorra? berrerabilpen tailerra” Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.
2, Eusko-a, Iparraldeko esperientzia azaltzeko hitzaldia.

Abendua
7, Zinema emanaldia Algorrin.
27, “Gabonetako apaingarri iraunkorrak” tailerra Algorrin 11:00-13:00, eta zentroko ate irekiak egun osoan zehar.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.