Ibaialde erakusketa Algorrin

Datorren maiatzaren 28tik ekainaren 4ra Algorri Interpretazio Zentroan Ibaialde 2013 erakusketa ibiltaria izango da ikusgai. Erakusketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak antolatzen du, gure ibai ekosistemak babesteko beharra eta kontzientziazioa bultzatzeko asmoz.

Era honetan, bertaratzen diren bisitari guztiak ibaira hurbildu eta ibaiaren inguruko informazio zabala eskuratuko dute erakusketa osatzen duten 10 panelak jarraituz. Erakusketa honen helburu nagusia gure ibaiek egun duten ezaugarriei eta arazoei buruzko ezagutzak areagotzea eta urak gure bizitzan duen garrantziari buruz kontzientziatzea da.

Erakusketa publiko guztiarentzako egongo da zabalik Interpretazio Zentroko ohiko ordutegian: asteartetik ostiralera 10:00tatik 13.30tara eta 16:00tatik 18:30tara; larunbatean 10:00tatik 13:30tara eta 16:00tatik 19:30tara; eta igandean 10:00tatik 13:30tara. Astelehenean zentroa itxita egongo da. Sarrera doan da.

Gonbidatuta zaudete!Desde este martes, 28 de mayo hasta el 4 de junio el Centro de Interpretación Algorri acogerá la exposición itinerante Ibaialde 2013, una muestra organizada por el Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco, con la que se pretende concienciar a l@s visitantes de la importancia que tiene el cuidado de los ecosistemas fluviales.

De esta manera, las personas que visiten la exposición se acercarán al río y podrán recopilar una serie de informaciones siguiendo los 10 paneles que conforman la exposición. El objetivo principal de esta exposición es aumentar el conocimiento sobre las características y problemática de nuestros ríos y tratar de concienciar sobre la importancia que el agua tiene para la vida.

La exposición estará abierta a tod@s l@s públicos en horario habitual; de martes a viernes, de 10:00 a 13.30 y de 16:00 a 18:30; el sábado de 10:00 a 13:30 y de 16:00 a 19:30; y el domingo de 10:00 a 13:30. El lunes el centro permanecerá cerrado. La entrada es gratuita.

¡Estáis invitados!

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.