Datorren irailaren 7an (larunbatean) Algorri Interpretazio Zentroak eskainiko duen irteera honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Egitaraua: 08:00, Beheko plazan elkartu eta Bermeoko portura abiatu autobusez. 10:00-14:00, Itsasontziko irteera zetazeoak ikusteko.

Aste honetan zehar Algorri Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen hiru unitate didaktikoak lantzeko aukera izan dugu adin guztietako ikasleekin: asteazkenean “Euskal Herriko historia geologikoa”ren tailerra burutu genuen Zumaiako institutuko batxilergoko ikasleekin.