UDALAK BILERA IREKIA ANTOLATU DU HERRITARREKIN GAME OF THRONES TELESAILAREN GRABAKETA PROZESUAREN INGURUKO AZALPENAK EMATEKO

UDALAK BILERA IREKIA ANTOLATU DU HERRITARREKIN GAME OF THRONES TELESAILAREN GRABAKETA PROZESUAREN INGURUKO AZALPENAK EMATEKO

2016/10/11
Udal gobernuak, Urriaren 13an egingo den bilerara gonbidatu ditu, Geoparkeko, Kostaseko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta udal oposizioko taldeak.

Bilerak helburu du herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea

Game of Thrones telesailaren muntai eta grabaketa lanek herritarren artean sortu dituzten galderak argitu eta hauek erantzute aldera, Udalak bilera ireki bat antolatu du zumaiarrekin datorren ostegunean, hilak 13, arratsaldeko 18:30etan Alondegian.

Bilerak helburu du prozesuaren nondik norakoak azaldu eta herritarrek honen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzea. Horretarako, udal gobernuak Geoparkeko, Kostaseko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta oposizioko taldeak gonbidatu ditu.

Era berean, gobernuak adierazi du zumaiarrek ikusgai dutela dagoeneko udal webgunean ekoiztetxearekin sinatutako akordioa.

adminalgorri

Iruzkindu