Zumaiako Udaberriko Argazki Rallya ekainaren 7an

Udaberriko argazki rallya
Ekainaren 7an, igandean, Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak haurrei eta helduei zuzendutako Udaberriko argazki rallya antolatuko dute.

Oinarriak helduen kategorian:

1. Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.
2. Parte-hartzaileak: Edozein zalek har dezake parte, 18 urtetik gora.
3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatuan.
4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.
5. Eremua: Zumaiako herrigunea izango da.
6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 7an, 8:00etatik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu izena ematean.
7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50 argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dute zertan zenbaki korrelatiboak izan beharrik.
8 Hamaiketakoa: Egun berean jakinaraziko da, izen ematean.
9. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 15a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2015@gmail.com helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakia zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gairi dagokion adieraziz.
10. Oinarriak: Parte-hartzaileek argazki aukeraketa egiten dutenean posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.
11. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
– Bilduma onenari 250 euro eta garaikurra.
– Bigarren saria: 150 euro.
– Hirugarren saria: 100 euro.
– Argazki onenari: 100 euro.

Oinarriak haurren kategorian:
Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.
Parte-hartzaileak: 8-16 urteko haurrak.
Gaiak: “Elikadura jasangarria” Slow Zumaia Programaren barruan.
Eremua: Zumaiako herrigunea.
Sariak: Gai bakoitzeko bilduma onenari, argazki kamara digitala. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Izen-ematea: Ekainaren 7ra arte, 943143100 telefonora deituz eta ekainaren 7ean bertan, 10:00etatik 11:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.
Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.
Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12:30etik 13:30era.
Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.

helduak kartela

Rally fotográfico de primavera

El domingo 7 de Junio Distira Argazki Elkartea y el Ayuntamiento de Zumaia organizan el rally fotográfico de primavera para niñ@s y adultos.

Bases categoría adultos:

1. Fecha: domingo, 7 de junio de 2015.
2. Participantes: Puede tomar parte todo/a aficionado/a que lo desee, mayor de 18 años.
3. Modalidad: Fotos en digital, en color y en formato JPEG.
4. Temas: Los temas se darán a conocer en el momento de la inscripción.
5. Recorrido: municipio de Zumaia
6. Inscripción: En el edificio Foronda de Zumaia el 7de junio de 8:00 a 9:00 h. Cada participante abonará 8 euros por la inscripción.
7. Descarga de las tarjetas de memoria: Las tarjetas deberán descargarse en Foronda antes de las 14:00h. Únicamente se tendrán en cuenta las 50 primeras fotos, pero no tienen por qué ser números correlativos.
8. Almuerzo: Se dará a conocer en el momento de la inscripción.
9. Selección de fotografías: La colección a presentar tendrá 6 fotografías + 2 fotos de control (no puntuables pero obligatorias). Los participantes tendrán hasta el 15 de junio para enviar los números de las fotos de control y de las 6 fotos seleccionadas junto con sus temas correspondientes y número de participante al correo udaberrirallya2015@gmail.com.
10. Bases: Cuando los participantes realicen la selección de las fotografías se les contestará mediante un email para confirmar que las fotos han sido recibidas correctamente. Las fotos ganadoras quedarán en propiedad del Ayuntamiento de Zumaia, quien se reserva el derecho de su publicación y/o reproducción, citando siempre el nombre del autor/a. Participar en el Rally conlleva la aceptación de estas bases.
11. Premios: Cada participante sólo podrá optar a un premio.
– Mejor colección: 250 euros y trofeo.
– Segundo premio: 150 euros.
– Tercer premio: 100 euros.
– Mejor fotografía: 100 euros.

Bases categoría niñ@s:
Fecha: 7 de junio de 2014, domingo.
Participantes: niños de 8 a 16 años.
Temas: “Alimentación sostenible” dentro del programa Slow Zumaia.
Ámbito: Municipio de Zumaia.
Premios: La mejor colección de cada tema será premiada con una cámara de fotos digital. Cada participante no podrá recibir más de un premio.
Inscripción: Hasta el 14 de junio llamando al teléfono 943143100, y el 14 de junio en el mismo Centro de Interpretación Algorri, de 10:00 a 11:00.
Modalidad: Digital, color, formato JPEG.
Descargas: Cada participante escogerá las 6 fotos que quiere presentar y las descargará en el Centro de Interpretación Algorri de 12:30 a 13:30.
Jurado: Será designado por el Departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento de Zumaia.

helduak kartela

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.