Algorriko ingurumen heziketa jarduerak

Aste Santuko oporretan, eta San Telmoko festen hasierarekin bat eginaz, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako ingurumen hezkuntzako tailerrak garatu dira Algorri Interpretazio Zentroan.

Ekintzak 2 egunetan eskaini dira, apirilaren 11ean eta 13an, eta tailerrak doakoak izan dira. Jarduerak Interpretazio Zentroan bertan burutu dira. “Altxorraren Bila” jolasean Zumaiako historia eta ingurune naturalak ezagutzeko aukera izan dute haurrek jolasen bidez. Hamaiketakoaren ondoren berriz, fosilen erreplikak egiten aritu dira haurrak eskulanen bidez.

Ekintzak harrera ona izan dute eta guztira 45 haurrek hartu dute parte. Algorri zentroaren aldetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jardueretan parte harzera animatu zareten guztioi. Eskerrik asko eta hurren arte!

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.