Zuhaitz Eguna 2017

70ko hamarkadaz geroztik iberiar penintsulako zumarrak grafiosia izeneko gaitza pairatzen ari dira. Ondorioz, zuhaitz horretaz elikatzen den tximeleta “W zuria”-k gainbeheran izugarria jasan du azken urteotan Europa osoan.Tximeleta horren babesa

Sendabelarren tailerra atzo, Algorrin

Atzo sendabelarren tailerra burutu genuen Algorri Interpretazio Zentroan herriko haurrekin. Lehenengo, ikus-entzunezko gelan sendabelar mota ezberdinak eta hainbat bitxikeria ikusi genuen. Ondoren Algorriko tailer-gelan sendabelarren herbarioa eta erromeroaren alkohola egin

Gabonetako apaingarrien tailerra

Abenduaren 17an, larunbata, gabonetako apaingarriak egin ditugu Algorri Intepretazio Zentroan. Goizeko 11etan zentroan elkartu gara eta 2 orduan lanean aritu dira gure artista txikiak. Mila esker Algorri apaintzen laguntzeagatik!!!

Neguko ordutegia

Abenduan, urtarrilean eta otsailean ostegunetik igandera zabalduko da Algorri Zentroa. Honakoa izango da irekiera ordutegia: Ostegunetik igandera 10,00-13,30 OHARRA: – Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1ean itxita egongo da.

(Euskara) Azaroak 5: Urola itsasadarrera irteera familian

Azaroaren 5ean, larunbatean, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Irteeraren helburua Urola ibaiaren bokalean dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzea izango da. Bi orduko

Uztailak 2: Doako irteera geologikoa

Uztailaren 2an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko dugu Algorri Intepretazio Zentroan. Goizeko 11etan zentroan elkartuko gara eta 45 minutuko bisita gidatua egingo dugu. Bertan, flysch-a zer

Ekaineko doako ekintza: Fosilen tailerra

Ekainaren 25ean, larunbatean, San Pedro festekin bat eginaz, haurrei zuzendutako fosilen tailerra antolatuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiako flyschean aurki daitezkeen fosilak ezagutu ondoren, norberak bere erreplika egiteko aukera izango

Flyscha lantzen zuen ikastetxean

Ekainaren 16ean, Elorrioko Biologia eta Geologiako 4. mailako ikasleek Zumaiako Algorri Zentrotik etorritako teknikari batekin Euskal Geoparkeko flysch-aren inguruan aritu ziren beraien ikastetxean bertan. Azalpen teoriko bat jaso ondoren tailer

Fosilen tailerra Cristina Enean

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean antolatuta, ‘Uraren oroimenak’ erakusketaren jarduera paralelo gisa, haur eta gazteentzat fosilei eskainitako eskulan-tailerra burutu da ekainaren 12an. Eskerrak eman Begoña Bernal,

Cristina Enea Fundazioak Zumaiako flyschera antolaturiko irteera

Ekainaren 4an Cristina Enea Fundazioak antolaturiko iteeran parte hartu zuten bisitariak izan genituen Algorri Interpretazio Zentroan. Begoña Bernal artistak “Uraren oroimenak” erakusketa eskaintzen du Cristina Enea Fundazioaren egoitzan Ekainaren 12ra

“Dinosauroak ezagutzen!” tailerra Algorrin

Animalia erakargarri hauek hobeto ezagutzeko tailerra eskaini zaie 6-10 urte bitarteko haurrei. Dinosauroen inguruko bitxikeriak aurkezpen baten bidez landu ondoren eskulanari ekin diogu berrerabilitako materialak erabiliz. Besteak beste, esne edo

Apirilak 16, Zuhaitz eguna Zumaian

Gure herriko kaleetan dauden zuhaitzak onura iturri dira: airea garbitzen laguntzen dute, zarata murrizten, paisaia aberasten… azken finean, gure bizi-kalitatea hobetzen. Apirilaren 16an, larunbatean, hiri-zuhaitzen landaketa egingo da udal lorezain

2016ko apirilean, haurrak hegaztien mundura murgiltzeko asmoz, Habia kutxak eraikitzeko tailerrak antolatu dira Euskal Kostaldeko Geoparkean. Ekintzak, Algorri Interpretazio Zentroarekin eta Debanatura elkartearekin elkarlanean, apirilaren 8an Deban eta apirilaren 9an Zumaian

Abenduaren 3an  minusbaliotasuna duten pertsonen Nazioarteko eguna ospatu zen eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak sustatzen duen “Ciencia sin barreras” taldearen bisita izan genuen Zentroan. Hemen duzue bisitaren bideoa: Bideoa gaztelerazko azpitituluekin Bideoa

Algorriko gidak Geoparkeak eskainitako Gidari izateko trebakuntza ikastaroan

2015eko Azaroaren 10etik 23ra  “Gidari izateko trebakuntza ikastaroa” antolatu da Euskal Kostaldeko Geoparkean eta Algorri Interpretazio Zentroko gidak bertan egon gara. Lurraldeak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko saio teorikoak eskaini dira, baita irteera praktikoak

UNESCOko 195 Estatu Kideek gaur, hilak 17, ebatzi dute izendapen berria sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Munduan dauden 120 Geoparkeak, horien artean Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasa

Uztailaren 4an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko du Algorri Intepretazio Zentroak. Hizkuntza: euskara. Goizeko 11etan zentroan bertan elkartuko dira eta 45 minutuko iraupena izango duen bisita

Zaratak eguneroko bizitzan sortzen dituen arazoen inguruko sentsibilizazio kanpaina abian jartzea eskatu diote ikasleek Udalari. Eskaera horri erantzunez, Beheko Plazan informazio puntua jarri zen maiatzaren 16 eta 17an herritarren proposamen

Udaberriko argazki rallya Ekainaren 7an, igandean, Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak haurrei eta helduei zuzendutako Udaberriko argazki rallya antolatuko dute. Oinarriak helduen kategorian: 1. Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.

Jada prest dago Algorrin Ambar Cetaceos Elkartearen erakusketa. Bertan Bizkaiko Golkoko Zetazoen inguruko informazio zabala eta interesgarria dugu zuen eskura. Erakusketa bisitatzeko honako ordutegia dugu: Asteartetik ostiralera: 10-13.30 / 16-18.30