Udaberrian ordutegi berria

Udaberriaren etorrerarekin batera interpretazio zentroan ordutgia zabalduko dugu: ⌚ 10:00-13:30 asteartetik-igandera irekitzen dugu. *asteleheneta itxita.

Ondarruko ikasleek eguzkia ekarri dute!

Ondarrako ikasleekin batera eguzkia etorri da! Gure eskerrik beroena!! ???

Urteroko zita, Gironako ikasleekin

Urteroko zitari hutsik egin gabe, aurten ere Gironako DBH 3.mailako ikasleen bisita izan dugu Algorrin. Beti bezala plazer bat izan da. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Harraldean Altsasuko ikasleekin

Altsasuko ikasleekin marearteko ekosistema landu dugu gaurkoan, harraldeko putzuetan, haizearen babesean izaki bizidun ugari identifikatzen gogotsu aritu dira ikasleak. Aupa zuek!

Bilboko bisitariekin 2 orduko irteera geologikoa

Bilboko bisitariekin, San Temo ernita eta Algorriko itsas labarretatik barrena ibili gara irteera geologikoa egiten. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Oñatiko ikasleekin historia geologikoa aztertzen

Zein gustora ibili garen Oñatiko batxilergoko zientzitako eta geografiako ikasleekin. Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra burutu ondoren, kanpora atera gara oinezko irteera egitera eta eguraldia lagun izan dugu.

Holoturia

Gaur goizean harraldean holoturia honekin egin dugu topo. .

Marearteko bizidunak aztertzen

Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!

Marea biziak Algorrin

Giro paregabea eta konpainia ederra izan dugu gaur goizean harraldean. Irungo batxilergo mailako ikasleekin izaki bizidun ugari identifikatu ditugu.

Egun osoko programa geologikoa

Mungiako DBH 1.mailako ikasleekin irteera geologikoa eta mineral eta harrien inguruko tailerra burutu genuen atzo, eguraldia lagun genuela egun osoko programa burutu genuen elkarrekin ??

EHUko masterreko ikasleekin

Arratsaldean ere ederra zegoen gure kostaldea, olatu handiekin eta itsasgorarekin. Irudi ikusgarri hauetaz gozatzeko aukera izan dugu EHUn Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egiten ari diren ikasleekin ???

Normandiako ikasleekin

Euriak etenaldi bat eman digu eguerdian, eta Normandiako Bigarren Hezkuntzako neska-mutilekin irteera geologikoa burutu dugu. Ikasleak liluratuta geratu dira paisaiarekin. Arratsaldean berriz Donostia ezagutuko dute. Eskerrik asko bisitagatik eta bidai

Amara Berriko ikasleekin

Amara Berriko LH 5-6.mailako ikasleekin kostaldeko naturguneak ezagutzeko aukera aparta izan dugu goizean. Interpretazio Zentroa eta Itzurun hondartza bisitatu ostean, Santiago hondartzara abiatu gara Urola itsasadarreko ekosistemak, duna, padura eta

Urola itsasadarrean irteerak

Egunotan Donostiako LH 5-6.mailako ikasleekin izan gara Zumaiako kostaldeko ekosistemak aztertzen. Harraldea eta Urola itsasadarreko padura, artadia eta dunak ezagutu ditugu.

UIMP eta NASAko ikasleekin Algorrin

Esperientzia ederra izan dugu UIMP Nazioarteko Menendez Pelayo Unibertsitateko eta NASAko Astrobiologiako Zentroko ikasle eta irakasleekin. Mila esker zuen bisitarengatik. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da.

Udako ordutegia martxan da

Martxan da udako ordutegia Algorri Interpretazio Zentroan. Ekainetik irailera honako irekiera ordutegia izango dugu: Asteartetik igandera 10-13:30 / 16-19:30 Astelehenetan zentroa itxita egongo da.  

Flyscha lantzen zuen ikastetxean

Ekainaren 16ean, Elorrioko Biologia eta Geologiako 4. mailako ikasleek Zumaiako Algorri Zentrotik etorritako teknikari batekin Euskal Geoparkeko flysch-aren inguruan aritu ziren beraien ikastetxean bertan. Azalpen teoriko bat jaso ondoren tailer

Cristina Enea Fundazioak Zumaiako flyschera antolaturiko irteera

Ekainaren 4an Cristina Enea Fundazioak antolaturiko iteeran parte hartu zuten bisitariak izan genituen Algorri Interpretazio Zentroan. Begoña Bernal artistak “Uraren oroimenak” erakusketa eskaintzen du Cristina Enea Fundazioaren egoitzan Ekainaren 12ra

Jada prest dago Algorrin Ambar Cetaceos Elkartearen erakusketa. Bertan Bizkaiko Golkoko Zetazoen inguruko informazio zabala eta interesgarria dugu zuen eskura. Erakusketa bisitatzeko honako ordutegia dugu: Asteartetik ostiralera: 10-13.30 / 16-18.30

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=DLN_aBwo1GA[/youtube] Azaroaren 25ean Ordiziako Oianguren institutuko biologiako ikasleak bisita burutu zuten Algorri Interpretazio Zentroan. Zentroko bisitan eta oinezko irteeran ateratako argazkiekin ondorengo muntaia prestatu berri dute ikasleek. Hemen duzue emaitza.