Itzurungo hondartzako haitzuloak barne barnetik ikusteko aukera izan dugu gaur Oñatiko Elkar Heziko neska-mutilekin. Esperientzia benetan bikaina izan da!
Urola ikastolako ikasleekin inguruko geologia eta biologia landu dugu gaurkoan. .
Debako DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko ekosistema aztertu dugu. Izugarria ikasle hauen interesa, kontzientziazioa eta motibazio.
Haztegiko ikasleekin joan den ostiralean, Urola itsasadarreko ekosistemak aztertzen.
Orioko DBH 3.mailako ikasleekin Euskal Herriko fosilak landu genituen, eta horrez gain, ibilbide geologikoa burutu genuen.
Goiz pasa paregabea izan dugu Altsasuko batxilergo mailako ikasleekin irteera geologikoa burutu dugun bitartean.
Oñatiko batxiler mailako ikasleekin Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra eta oinezko ibilbiea gauzatu genuen atzo.
Urtero bezala, Elorrioko Institutoko ikasleak Alemania eta Italiako ikasleekin hasi dira elkartrukea egiten eta gaur Zumaia ezagutzera etorri dira. Ikusgarria iruditu zaie. Italiarrak “marcia pazzesca!” ?? esaten ziguten; martxoa eroa!
Donostiko Nazaret Zentroko batxilergoko ikasleekin irteera geologikoa burutu dugu gaurkoan.
Zeinen gustora hartzean ditugun urtero EHUko masterra egiten ari diren ikasleak. Plazer handia berarekin irteera geologikoa gauzatzea. Eskerrik asko bisitagatik! Beste bat arte!
Benetan Ikusgarriak izaten ari dira aste honetako marea biziak! Gainera itsasoak astindu handiak eman ditu eta ondorioz Itzurun hondartzako hondar zati handi bat eraman du, harraldea agerian utziaz.
Zumaia BHI-ko DBH 3ko ikasleekin harraldeko ekosistema aztertu dugu gaur goizean.
Hiru osagai zure programa osatzeko: Algorri Interpretazio Zentroari bisita gidatua, azalpenak modu errazean ulertzeko bideoak eta maketak erabiliz. Zumaiako flyscha ezagutzeko oinezko ibilbidea, harrizko liburu honek gordetzen dituen altxorrak bertatik
Irungo Batxilergo mailako ikasleekin Algorriko biodibertsitatea eta ondare geologikoa aztertzen aritu ginen.
Murgiako DBH 4.mailako ikasleekin primerako goiz pasa izan genuen Algorrin. Eskerrik asko zuen bisitagatik eta beste bat arte!
Urtero bezala, plazer bat da Gasteizko San Prudencio ikastetxeko DBH 4.mailakoekin harraldea ikertzea. Sekulako interesarekin eta ikasteko gogoz etortzen dira. Mila esker!
Donostiako DBH 4. mailako ikasleekin marearteko eremua aztertu eta babestutako gune batean jarraitu beharreko arauak landu genituen atzo.
Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?