Abenduaren 3an minusbaliotasuna duten pertsonen Nazioarteko eguna ospatu zen eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak sustatzen duen “Ciencia sin barreras” taldearen bisita izan genuen Zentroan. Hemen duzue bisitaren bideoa: Bideoa gaztelerazko azpitituluekin Bideoa ingelesezko azpitituluekin
Oso bisita berezia izan zen, itsuak eta gorrak diren pertsonei Zumaiako flyscha hurbiltzeko helburua zuena. Horretarako, ukimena eta entzumenaz baliatu ziren: hondarra, arroka edo maskorrak ukitu, kresala usaindu, itsasoaren tenperatura sentitu… Gure eskerri beroena zientziaren dibulgazioan behar ezberdinak dituzten pertsonak kontuan hartzeagatik!!

Bizi ezazu Zumaiako ingurune naturalak ezagutzeko esperientzia zoragarria, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru audio gida hauekin:

