Oñatiko batxiler mailako ikasleekin Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra eta oinezko ibilbiea gauzatu genuen atzo.
Urtero bezala, Elorrioko Institutoko ikasleak Alemania eta Italiako ikasleekin hasi dira elkartrukea egiten eta gaur Zumaia ezagutzera etorri dira. Ikusgarria iruditu zaie. Italiarrak “marcia pazzesca!” ?? esaten ziguten; martxoa eroa!
Donostiko Nazaret Zentroko batxilergoko ikasleekin irteera geologikoa burutu dugu gaurkoan.
Euskal Kostaldeko Museoen hilabetean murgilduta gaude. Hainbat ekintza izango dira hilabete honetan zehar, eta Algorri Interpretazio Zentroko sarrera doako izango da denontzat!
Zeinen gustora hartzean ditugun urtero EHUko masterra egiten ari diren ikasleak. Plazer handia berarekin irteera geologikoa gauzatzea. Eskerrik asko bisitagatik! Beste bat arte!
Benetan Ikusgarriak izaten ari dira aste honetako marea biziak! Gainera itsasoak astindu handiak eman ditu eta ondorioz Itzurun hondartzako hondar zati handi bat eraman du, harraldea agerian utziaz.
Zumaia BHI-ko DBH 3ko ikasleekin harraldeko ekosistema aztertu dugu gaur goizean.
Italiako DBH 4.mailako ikasleekin Interpretazio zentroko bisita gidatua egiten aritu gara. Zeinen talde jatorra. Eskerrik asko!!!
Egunotako eguraldia dela eta, jende asko ari da hurbiltzen Algorri Interpretazio Zentrora, tartean ume asko. Ez galdu aukera eta etorri Algorri bisitatzera! Umeek ederki pasatzen dute Zumaiako naturari buruz ikasten
A ze astea izan duguna eguraldi dagokionez.. Baina garai honetan hauxe tokatzen da! Euri jasa euri jasa artean honelako tartetxo batetaz gozatzeko aukera izan genuen atzo ⛅ Gaur berriz ere
Gabonetan honako ordutegia dugu Algorrin: Abenduak 27-28-29-30: 10-13.30 Abenduak 24-25-26-31 itxita Urtarrilak 3-4-5 : 10-13.30 Urtarrilak 1-2-6 itxita Gabonen ondoren, urtarrilean zehar neguko ohiko ordutegiarekin jarraituko dugu, Zentroan irekiera: Ostegunetik
‘Urola, gure ibaia’ dokumentala aurkeztu zuten asteazkenean Algorri Interpretazio Zentroan Jabier Arenas eta Luis Juaristi, dokumentalaren egileak. Urola ibaiaren garrantzia, biodibertsitatea, historia eta egungo egoera azpimarratzen dira bertan, herritarrak sentsibilizatzeko
Urrian hasi eta otsaila amaitu arte neguko ordutegia izango dugu Algorri Interpretazio Zentroan: Ostegunetik igandera irekiko dugu: 10:00-13:30 ordutegian Astelehen, astearte eta igandean zentroa itxita egongo da.
Geoaparkearen Astean ikusgai izan zen “Original edo erreplika” erakusketaren harira, zozketa egin zen lehiaketan parte hartu zuten ehun lagunen artean eta Aitor Bilbao, Tor magoa izan da saritua. IGMEko Eleuterio
Pasa den astean Munduko Geoparkeen Sarean jarraitzeko UNESCOko Nazioarteko ebaluatzaileen, Marekazu Ohno japoniarraren (Unzen Volcanic Area Geopark) eta Mike Sweeney irlandarraren (Copper Coast Geopark) bisita jaso da Euskal Kostaldeko Geoparkean.
Pasa den ostiralean Zumaiako GKN Driveline enpresak 2017-2018 urteko Gizarte Ekimenen itxiera ekitaldia antolatu zuen. GKNk aurtengo ikasturtean 5.500 euro eman ditu Algorri Interpretazio Zentroan itsuentzako materiala sortzeko. Diru laguntza
Gaur goizean aurkeztu dute Algorri Interpretazio Zentroan Itzurun hondartzan dagoen scolicia iknofosilaren erreplika. Espainiako Geologia eta Meatzaritza institutuko (IGMEko) Eleuterio Baeza espezialistak egin du erreplika pasa den astean. Ikusgarria da,
Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?
Egunotan fosilen tailerra egiten gabiltza 6-7 urteko neska mutilekin. Ikastetxe zein taldeentzako antolatzen ditugu tailerrok. Erreserbak egiteko deitu 943 143100 edo idatzi ? info@algorri.eus helbidera. 5