A ze astea izan duguna eguraldi dagokionez.. Baina garai honetan hauxe tokatzen da! Euri jasa euri jasa artean honelako tartetxo batetaz gozatzeko aukera izan genuen atzo ⛅ Gaur berriz ere
Hiru osagai zure programa osatzeko: Algorri Interpretazio Zentroari bisita gidatua, azalpenak modu errazean ulertzeko bideoak eta maketak erabiliz. Zumaiako flyscha ezagutzeko oinezko ibilbidea, harrizko liburu honek gordetzen dituen altxorrak bertatik
Irungo Batxilergo mailako ikasleekin Algorriko biodibertsitatea eta ondare geologikoa aztertzen aritu ginen.
Geoaparkearen Astean ikusgai izan zen “Original edo erreplika” erakusketaren harira, zozketa egin zen lehiaketan parte hartu zuten ehun lagunen artean eta Aitor Bilbao, Tor magoa izan da saritua. IGMEko Eleuterio
Pasa den ostiralean Zumaiako GKN Driveline enpresak 2017-2018 urteko Gizarte Ekimenen itxiera ekitaldia antolatu zuen. GKNk aurtengo ikasturtean 5.500 euro eman ditu Algorri Interpretazio Zentroan itsuentzako materiala sortzeko. Diru laguntza
Donostiako DBH 4. mailako ikasleekin marearteko eremua aztertu eta babestutako gune batean jarraitu beharreko arauak landu genituen atzo.
Udaberrian gaude eta marearteko eremuan bizitza bor bor… kontuz! arrautzak dituen harri bati buelta emanez gero, zegoen moduan uztea ezinbestekoa da hauek ez lehortzeko!!
Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?
Astindu ederrak eman dituzte olatuek gaur itsasoan. Ikusgarria izan da.
Alemaniako ikasleekin interpretazio zentroko bisita gidatua eta oinezko irteera geologikoa burutu dugu.
Oñatiko DBH 4. mailako ikasleek adi adi jarraitu dituzte gure azalpenak, plazer bat izan da goiza zuekin konpartitzea!
Ondarrako ikasleekin batera eguzkia etorri da! Gure eskerrik beroena!! ???
Bilboko bisitariekin, San Temo ernita eta Algorriko itsas labarretatik barrena ibili gara irteera geologikoa egiten. Eskerrik asko eta beste bat arte!
Irudian, Zubiri Manteoko DBH 4.mailako ikasle batek topatu zuen itsas izarra. Ederra benetan!
Giro paregabea eta konpainia ederra izan dugu gaur goizean harraldean. Irungo batxilergo mailako ikasleekin izaki bizidun ugari identifikatu ditugu.
Astearen amaieran gogoeta bat: marearteko eremua aztertzeko orduan bizidunenganako errespetua ezinbestekoa da. Zoritxarrez kontrakoa ikusi dugu egun hauetan, errespeturik gabeko laginketak. Babesturiko eremuan gaude eta babesa denon ardura da!!
Abenduaren 17an, larunbata, gabonetako apaingarriak egin ditugu Algorri Intepretazio Zentroan. Goizeko 11etan zentroan elkartu gara eta 2 orduan lanean aritu dira gure artista txikiak. Mila esker Algorri apaintzen laguntzeagatik!!!
Datorren apirilaren 11ean (larunbata) 8-14 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11tan hasi da eta eguerdiko 13tan amaituko da. Aurrez izena eman behar