Zuhaitz Eguna 2017

70ko hamarkadaz geroztik iberiar penintsulako zumarrak grafiosia izeneko gaitza pairatzen ari dira. Ondorioz, zuhaitz horretaz elikatzen den tximeleta “W zuria”-k gainbeheran izugarria jasan du azken urteotan Europa osoan.Tximeleta horren babesa bermatzeko helburuarekin tximeleta ibiltzen den lekuetan zumardi txikiak landatzen ari dira ZERYNTHIA Tximeleten Babeserako Elkarteko kideak.

Zumaian ere ikusi da eta oso urria da W-zuria tximeleta. Beraz, Zumaiako Zuhaitz Eguna helburu bikoitzarekin ospatu zen atzo: zuhaitz espezie honen habitata berreskuratzeko eta hobetzeko alde batetik, eta bestetik tximeletaren populazioa handitzeko. Algorri Interpretazio Zentroan hitzaldia eskaini zuen Zerynthia elkarteak, W-zuria tximeleta espeziearen bizi zikloan zumarra ezinbestekoa dela azalduz. Ondoren Espainiako Ingurumen Ministerioak emandako zumarrak, grafiosia gaitzarekiko erresistenteak diren 20 landare landatu ziren Forondako lur sailetan.

Eskerrik asko atzo Zuhaitz Egunean parte hartu zuten herritar guztiei eta bereziki Zerynthia Elkarteko Ruth, Oscar, Dan eta Yerayi ekimen hau martxan jartzeagatik. Mila esker!

IMG_20170318_112012

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.