(Euskara) Zumaiako naturguneei buruzko aplikazio berria aurkezteko irteera egingo da larunbat honetan Urola itsasadarrean

Zumaiako natur ondarea ezagutzeko 3 ibilbide deskribatzen ditu smartphoneentzako prestatutako gidak

Datorren larunbatean, apirilak 12, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat egingo da. Irteeraren berezitasuna izango da ibilbidea gidatzeko erabiliko dela Zumaiako Udalak duela gutxi sortu duen Zumaia Audio Gida smartphoneentzako aplikazioa. Larunbateko irteeran aplikazioak deskribatzen duen hiru irteeretako bat egingo da, Urolako Itsasadarra ezagutzeko ibilbidea hain zuzen. Ibilbidearen eta aplikazioa egiteko interpretazio-irizpideen nondik norakoak azaltzeko, aplikazioa egin duen Zarauzko Arazi enpresako hezitzaile batek gidatuko du irteera.

Zehazki, larunbateko irteeran Urola ibaiaren bokale inguruan dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzeko aukera izango dute ibilaldiko partaideek. Ibaiaren itsasadarretik abiatuta, eta bi orduko ibilaldi gidatuan, hondartzako dunak, padura, eta tokiko fauna eta flora gertutik ikusiko dituzte ibiltariek.

Ingurumena zaintzeko arauak errespetatzea da aplikazioaren helburu nagusia. Testu, irudi eta audio bidez emandako informazioaren bitartez, Zumaiako natur ondareak duen balioa bistaratzen da. Dibulgazio-lan horrekin, erabiltzaileek Flyscharen inguruan eta Zumaian dagoen ondarea babesteko kontzientzia hartzea da, beraz, azken jomuga.

Geo-kokatzeko aukera ere ematen du aplikazioak, eta iOS (Apple) eta Android (Google) sistema eragileentzat prestatu da. Dagoeneko doan deskarga daiteke bi iTunes eta Google Play plataformetan.

OHARRA: Irteeran parte aurretik izena ematea gomendatzen da.

Aplikazioa hemen deskarga daiteke:
Google Play: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mytoursapp.android.app460
iTunes Store: https://itunes.apple.com/us/app/zumaia-audio-gida/id807010048?l=es&mt=8

Informazioa eta izena-ematea
Irteeraren informazioa
Data: apirilaren 12a, larunbata
Abiapuntua: Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia.
Ordua: 11:00 – 13:00
Hizkuntza: euskaraz egingo dira azalpenak

Infornazio gehiago edota izena emateko:
Algorri Interpretazio Zentroa
Juan Belmonte 21,
943143100
info@algorri.eu

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.