Mutrikuko Berdel Egunaren 16. ekitaldiarekin bat eginaz, martxoaren 24ean Jesus Maria Narvaez eta Esperanza Azkarraga senar-emazteak jaso zuten aurtengo berdel aipamena Mutrikuko Udalaren pleno aretoan. Senar-emazteak urte askotan aritu da Mutrikuko haitzetan fosilak jasotzen eta bilduma geologiko zoragarri hori Mutrikuko herriaren esku utziaz, eta Udalak egindako lana eta esfortzu guztia eskertertu nahi izan du sari hau entregatuz. Algorri Interpretazio Zentrotik ere omenaldi bat egin nahi izan diogu Narvaez familiari, azken urteotan eskaini digun laguntza guztia eskertzeko. Eskerrik asko!
Omenaldia JM.Narvaez eta E.Azkarragari