18.904 pertsonak bisitatu dute Algorri Interpretazio Zentroa 2019an
Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %3ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez. Bosgarren urtez jarraian, hazi egin da kopurua.

Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %3ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez, guztira 18.904 bisitari izatera iritsiz. Algorriko bisitari kopurua bosgarren urtez jarraian hazi da, 2014tik 2019ra %97,3ko igoera izanik (2014an 9.581 hartzaile eta 2019an 18.904 hartzaile). 2005ean Algorri ireki zenetik, guztira 165.522 bisitari izan dira zentroan.

2019an izan diren bisitei dagokionean, eskaintza didaktikoaren baitan jasotako bisitariak bisitari guztien %59a suposatzen du. Talde bisitek %12a, eta bakarkako bisitariek %29a.

Kalitatearekin konpromisoa

2019. urtean, gainera, Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin agiria berritu dute. Ildo beretik, azken urtean lantaldeko kideek zientziaren didaktika esperimentalaren inguruko formakuntza saioak jaso dituzte.

Konpromiso horren adierazletzat jotzen dute irakasleen balorazioetatik ateratako emaitza; 10 puntutatik 9,4 puntuko bataz bestekoarekin baloratu dituzte irakasleek bisita gidatuak.72423987_2438349602913015_2244046190830157824_o

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.