Zumaia, Deba eta Mutriku arteko itsaslabar ikusgarri hauek gure planetaren historiaren 60 milioi urtetako informazioa gordetzen dute, harri geruza bakoitza liburu erraldoi baten orrialdea izango balitz bezala. Ingurune honetako egitura geologikoari Flysch izena ematen zaio.
Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Geoparke bat ondare geologiko berezia duen lurraldea da eta 2010 urteaz geroztik Europako eta Munduko Geoparkeen Sarean barneratuta dago. 2015 urtean UNESCOren Munduko Geoparkea izendatu zen.