IKASTETXEENTZAKO BISITA GIDATUAK

verde
azul
naranja
ibilbideak-copy

Algorritik, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrotik unitate didaktikoak eskaintzen ditugu ikastetxeentzat. Unitate didaktiko bakoitza ikasketa maila bakoitzera egokitzen da.
Beheko mapan jarduera bakoitzaren ibilbidea ikus daiteke:

1) ZUMAIAKO FLYCHA, ALTXOR GEOLOGIKOA

2) ALGORRI, EREMU BIZIA* harraldeko biodibertsitatea

*DBH eta batxilergoko ikasleei zuzendua. Jarduera hau egiteko marea biziak behar dira.

3) UROLA ITSASADARREKO EKOSISTEMAK, dunak eta padurak

EmbeddedImage
ALG-ZENTROA

Interpretazio zentrora bisita

Iraupena: ordu 1.

Interpretazio Zentrora bisita bideo baten emanaldiarekin hasten da, zeinetan Zumaiako Flyschak gordetzen duen historia geologikoaren garrantzia eta udalerriaren natur baliabideen aipamena egiten den. Ondoren Zentroko erakusketa iraunkorra bisitatuko dugu, Zumaia inguruko ekosistema ezberdinen eta ondare geologikoaren informazioa biltzen duena.

Oinezko irteera gidatuak

(Interpretazio Zentroko bisita gidatua ere barneratzen da)

• GOIZEKO PROGRAMA: interpretazio zentroan bisita gidatua + oinezko irteera.
Iraupena: 3-3,5 ordu. Hamaiketakorako tarte libre bat uzten da.

• EGUN OSOKO PROGRAMA. Iraupena LH 5-6 ordu* // DBH + batxilergoa 4-4,5 ordu
Interpretazio zentroan bisita gidatua + oinezko irteera + tailer didaktikoa (klikatu hemen tailer didaktikoen inguruko informazio gehiago ikusteko).

Hamaiketakorako tarte libre bat uzten da (LHko taldeentzat bazkaltzeko beste tarte bat uzten da).

Tailer didaktikoak. Klikatu hemen aukera eman eta pdf bat zintzilikatzeko aukera jarriko dugu

Beste aukera batzuk:

• IRTEERA GROLOGIKO MOTZA: Iraupena: 1,5-2 ordu.

• MAREARTEA + GEOLOGIA (FLYSCHA) UNITATE KONBINATUA.
Iraupena: 4-4,5 ordu.

GEOESKOLAK

IMG_346522
ITSASONTZIAK

Itsasontzian bisita gidatuak

Iraupena: 45 minutu.

(aurreko eskaintzekin konbinatu daitezke)

• ALGORRIRA ITSASONTZI HANDIA (edukiera: 39 pertsona)

• ALGORRIRA ITSASONTZI TXIKIA (edukiera: 24 pertsona)

OHARRA: Bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatzen dira Algorri Interpretazio Zentrora deituz (943143100) edo e-posta idatziz (info@algorri.eus). Bisitaren ordutegia taldearen beharren arabera egokitzen da. Bisita gidatuak taldeetan egiten dira eta gida bakoitzak gehienez 25 ikasle daramatza. Beraz, 50 ikasleko talde bat bada, 2 taldetan banatzen gara (bi gidekin).

ERRESERBA egin nahi dut