IRTEERA GEOLOGIKOA: ibilbide berde iluna + ibilbide berde argia
IRTEERA GEOLOGIKO MOTZA: ibilbide berde argia
URDINA IRTEERA ITSASONTZIZ ALGORRIRA: ibilbide urdina
Zumaiako ondare naturala eta geologikoa ezagutzeko bisita gidatu pribatuak antolatzen ditugu talde partikularrentzat (elkarteak, jubilatu taldeak, mendizale taldeak etab) Algorri Interpretazio Zentrotik.
Bisita gidatuak taldeetan egiten dira eta gida bakoitzak gehienez 25 pertsona daramatza. Beraz, 50 pertsonako talde bat bada, 2 taldetan banatzen gara (bi gidekin). Talde txikientzako prezio murriztuak ere eskaintzen ditugu.
Bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatzen dira Algorri Interpretazio Zentrora deituz (943143100) edo e-posta idatziz (info@algorri.eus). Bisitaren ordutegia taldearen beharren arabera egokitzen da.








Bizi ezazu Zumaiako ingurune naturalak ezagutzeko esperientzia zoragarria, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru audio gida hauekin:

