Duela 2 urte “5 Geldialdi historian” ekimena sortu zen eta Urola bailarako bost ekipamendu bildu ziren bertan: Algorri Interpretazio Zentroa eta Zuloaga Museoa (Zumaian), Ekainberri (Zestoan), Loiola Santutegia eta Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitian). Ekimen honek Urola bailarako 5 gune hauek bisitatzea gonbidatzen du, denboran zeharreko bidaia paregabea eginaz.
Aurtengoan ere, Aste Santuetatik aurrera txartel bakarraren bidez 5 museoak bisitatzeko aukera luzatu da. Txartelak 11.5 € balio du eta 5 museoak %50eko deskontuarekin bisitatzeko aukera eskaintzen du. Forfait hau urte osoan zehar erabili ahal izango da abenduaren 12ra arte eta pertsona ezberdinek partekatu dezakete bere erabilera.
Animatu, erosi forfaita eta ezagutu gure inguruko museoak!