Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %13an handitu da 2018an, guztira 18.301 pertsona

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %13ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez, guztira 18.301 bisitari izatera iritsiz. Algorriko bisitari kopurua laugarren urtez jarraian hazi da, 2014tik 2018ra %91eko igoera izanik (2014an 9.581 hartzaile eta 2018an 18.301 hartzaile).

2005ean Algorri (www.algorri.eus) ireki zenetik 146.618 izan dira zentroan izan diren erabiltzaileak. Bisitarien inguruko datu esanguratsuenak honakoak dira: eskaintza didaktikoko publikoak 2018ko bisitari guztien %58a suposatzen du, taldeek guztiaren %15a eta bakarkako bisitariek %27a.

Kalitatearekin harturiko konpromisoak irakasleen balorazioaren emaitzan ondorioztatzen da, 10 puntutatik 9,3 puntuko bataz bestekoa jaso delarik. 2018an “Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin” izeneko agiria berritu da eta lantaldea trebatu da zientziaren didaktika esperimentalaren inguruan formazioa jasoz.

Kontaktua: Nerea Ibáñez, koordinatzailea | 943 14 31 00 | info@algorri.eus

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.