(Euskara) Apirilak 13, Baratza balkoian

BARATZA BALKOIAN, EGIZU ZERORREN UZTA!!!

Apirilaren 13an Kutxa Ekoguneak eskainitako egitasmoa Beheko Plazan aurkituko duzue, goizeko 10etatik 14:30tara. Mendi-Enarako hezitzaileek beharrezko azalpen guztiak eskainiko dituztelarik, animatu eta parte hartu!!

Gure baratzea hortu ekologiko emankor bat bihurtzea posible da, gu geu izan gaitezke geure barazki ekoizleak eta gure etxean garaian garaiko barazkiak, zero kilometro egin dituztenak eta inongo produktu kimikorik gabeak …kontsumitu ditzakegu. Lauzpabost azalpen azkarrekin, zure balkoia baratza ekologiko bat bihurtuko dugu, soilik eguzkia, substratua,ura eta ikasteko gogoa behar duzu.

Famili guztiak har dezake parte tailer hauetan eta famili bakoitzak erabaki dezake zer eta noiz landatuko duen, beraien gustuen arabera! Ez utzi aukera honi alde egiten, sar zaitez zu ere nekazaritza ekologikoaren munduan, izan zaitez zeure barazki ekoizlea, zure osasunak, ingurukoenak eta ingurumenak berak eskertuko dizu!

Gonbidatuta zaudete!

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.