(Euskara) Azoka arrakastatsua alondegian

Otsailaren lehenengo asteburuan “Zumaian eskuz esku” bigarren eskuko
azokaren bosgarren edizioa antolatu da Zumaiako Alondegian. Zumaiako
Udalaren proiektu hau Arazi enpresaren eskutik burutzen da. Aurtengo
edizioan, bi mila produktu baino gehiago jarri dira salgai eta horietatik, 959 saldu dira. Horrela, 2.500 euro baino gehiagoko irabaziak banatu dira
produktuak salgai jarri dituzten 57 pertsonen artean. Herritarren parte-hartzeari esker, hainbat produktuen bizitza luzatzea lortu da, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuz.

Hona hemen azokaren zenbakiak:
– 2.146 produktu jaso dira eta, horietatik, 959 produktu saldu dira (%45a).
– 61 saltzaile elkartu dira eta horietatik, 57 saltzailek irabaziak lortu dituzte
(%93a).
– Salmenta martxa onean burutu zen: minuturo produktu 1 saldu zen.
Larunbatean saldutako produktuen %62a saldu zen, eta igandean %38a.
– Guztira, 2.543 euro irabazi dira, %100a saltzaileen artean banatuko da.
Gehien saldu duen saltzaileak 125 euro eskuratu ditu. Saltzaile bakoitzak
lorturiko diruaren bataz bestekoa 39.7 eurokoa da.
– Produktuen prezioaren batazbestekoa 2.7 eurokoa izan da.
– Dohantzan 300 produktu inguru jaso dira Algorri zentroan, eta beharra
duten familien artean banatuko dira, Zumaiako Caritas eta Gurutze
Gorriarekin elkarlanean.

Antolakuntzak balorazio baikorra egiten du, kanpaina honen helburuak betetzea lortu baita, joan den urteko emaitzak hobetzearekin batera. Hainbat produktu berrerabili dira, saldu ez zirenetik hainbat produktu dohaintzan jasoko dira eta beharra duten pertsonen artean banatuko dira, herritarren artean hondakinen murrizketaren inguruko sentsibilizazioa sustatuz. Horregatik, gure eskerrik
beroenak zumaiarrei! Beste bat arte!!

Informazio gehiago: Algorri Interpretazio Zentroa, 943143100 / info@algorri.eu

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.