Otsailaren lehenengo asteburuan “Zumaian eskuz esku” bigarren eskuko azokaren laugarren edizioa antolatu zen Zumaiako Alondegian.
Zumaiako Udalaren proiektu hau Arazi enpresaren eskutik burutzen da. Aurtengo edizioan, bi mila produktu inguru jarri dira salgai eta horietatik, 787 saldu dira. Horrela, 2.000 euro baino gehiagoko irabaziak banatu dira produktuak salgai jarri dituzten 50 pertsonen artean. Herritarren parte-hartzeari esker, hainbat produktuen bizitza luzatzea lortu da, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuz.
Hona hemen azokaren zenbakiak:
-1939 produktu jaso dira eta, horietatik, 787 produktu saldu dira (%40a).
-56 saltzaile elkartu dira eta horietatik, 50 saltzailek irabaziak lortu dituzte (%90a).
-Salmenta martxa onean burutu zen: minuturo produktu 1 saldu zen.
-Guztira, 2.039 euro irabazi dira, %100a saltzaileen artean banatuko da.
-Produktuen prezioaren batazbestekoa 3 eurokoa izan da.
Antolakuntzak balorazio baikorra egiten du, kanpaina honen helburuak betetzea lortu baita. Hainbat produktu berrerabili dira, saldu ez zirenetik hainbat produktu dohaintzan jasoko dira eta beharra duten pertsonen artean banatuko dira, herritarren artean hondakinen murrizketaren inguruko sentsibilizazioa sustatuz. Horregatik, gure eskerrik beroenak zumaiarrei. Hurren arte!