IKASTETXEENTZAKO BISITA GIDATUAK

1
2
3
ibilbideak-copy

Algorritik, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrotik unitate didaktikoak eskaintzen ditugu ikastetxeentzat. Unitate didaktiko bakoitza ikasketa maila bakoitzera egokitzen da.
Beheko mapan jarduera bakoitzaren ibilbidea ikus daiteke:

1) ZUMAIAKO FLYCHA, ALTXOR GEOLOGIKOA

2) ALGORRI, EREMU BIZIA* harraldeko biodibertsitatea

*DBH eta batxilergoko ikasleei zuzendua. Jarduera hau egiteko marea biziak behar dira.

3) UROLA ITSASADARREKO EKOSISTEMAK, dunak eta padurak

Bisita gidatuak taldeetan egiten dira eta gida bakoitzak gehienez 25 pertsona daramatza. Beraz, 50 pertsonako talde bat bada, 2 taldetan banatzen gara (bi gidekin). Talde txikientzako prezio murriztuak ere eskaintzen ditugu.

Bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatzen dira Algorri Interpretazio Zentrora deituz (943143100) edo e-posta idatziz (info@algorri.eus). Bisitaren ordutegia taldearen beharren arabera egokitzen da.

ALG-ZENTROA

Interpretazio zentrora bisita

Iraupena: ordu 1.

Interpretazio Zentrora bisita bideo baten emanaldiarekin hasten da, bertan Zumaiako Flyschak gordetzen duen historia geologikoaren garrantzia eta udalerriaren natur baliabideen aipamena egiten da. Ondoren Zentroko erakusketa iraunkorra bisitatuko dugu gida baten laguntzarekin, Zumaia inguruko ekosistema ezberdinen eta ondare geologikoaren informazioa biltzen duena.

ERRESERBA egin nahi dut

Oinezko irteera gidatuak

(Interpretazio Zentroko bisita gidatua ere barneratzen da)

• GOIZEKO PROGRAMA: interpretazio zentroan bisita gidatua + oinezko irteera.
Iraupena: 3-3,5 ordu. Hamaiketakorako tarte libre bat uzten da.

1GEOLOGIKOA
2harraldea
3urolako-dunak

• EGUN OSOKO PROGRAMA:Iraupena LH 5-6 ordu* // DBH + batxilergoa 4-4,5 ordu
Interpretazio zentroan bisita gidatua + oinezko irteera + tailer didaktikoa
(klikatu hemen tailer didaktikoen inguruko informazio gehiago konstultatzeko).
Hamaiketakorako tarte libre bat uzten da (LHko taldeentzat bazkaltzeko beste tarte bat uzten da).

33
11
22

Beste aukera batzuk:
• IRTEERA GROLOGIKO MOTZA: Iraupena: 1,5-2 ordu.
• MAREARTEA + GEOLOGIA (FLYSCHA) UNITATE KONBINATUA.
Iraupena: 4-4,5 ordu.

ERRESERBA egin nahi dut

Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera emateko programa didaktikoak.

Programa hau DBHko 3. eta 4.mailako ikasleei zuzenduta dago. Inguruaren ezagutza ahalbidetzen du, metodologia esperimentalaren bitartez eta arazo egoera metodologian oinarritzen da.
Geoeskolak programak Ikasleen partaidetza lehenesten du, elkarren artean lan eginez eta ondorioak elkarlanean aztertuz. Zientziarako konpetentzia indartzen du, Zumaiako flyschean aztertu daitezkeen fenomeno naturalak interpretatuz.

Egin klik hemen informazio gehiago irakurtzeko:

Informazio gehiago
geoeskolak
ITSASONTZIAK

Itsasontzian bisita gidatuak

Iraupena: 45 minutu.

(aurreko eskaintzekin konbinatu daitezke)

• ALGORRIRA ITSASONTZI HANDIA (edukiera: 39 pertsona)

• ALGORRIRA ITSASONTZI TXIKIA (edukiera: 24 pertsona)

ERRESERBA egin nahi dut

Informazioa eta erreserbak:
info@algorri.eus
943 14 31 00
www.algorri.eus

logoak-algorri