‘Urola, gure ibaia’ dokumentala aurkeztu zuten asteazkenean Algorri Interpretazio Zentroan Jabier Arenas eta Luis Juaristi, dokumentalaren egileak. Urola ibaiaren garrantzia, biodibertsitatea, historia eta egungo egoera azpimarratzen dira bertan, herritarrak sentsibilizatzeko helburua ardatz hartuta. Hemendik aurrera dokumentala ikusgai egongo da interpretazio zentroan, ikusi nahi duen edonorentzat.


Bizi ezazu Zumaiako ingurune naturalak ezagutzeko esperientzia zoragarria, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru audio gida hauekin:

