(Euskara) Zetazeoak ikusteko irteera

Joan den larunbatean zetazeoak ikustera joateko irteera antolatu zen Algorri Interpretazio Zentrotik. Goizean goiz Zumaiatik autobus bat atera zen Bermeorantz eta han itsasontzi txango bat egin genuen. Itsasora irten eta berehala aginzorrotzak edo beste tunidoak saltoka ikusi ziren. Ikusitako hegaztiak berriz honakoak izan ziren: Ubarroi handia, ubarroi mottoduna, zangak, kaio ilunak, kaio hankahoriak, marikoi isats laburra, itsas enara arrunta, itsas enara hankabeltza, gabai mediterraniarra, gabai iluna eta txantxangorria. Baleak ikusteko itsasoa ez zegoen ondo eta ez genuen zorterik izan.
Arratsaldean berriz Torre Madariagara, Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joan ginen zentroa bisitatzera. Hegaztien Nazioarteko Eguna izanik, habi-kutxak egiten ikasteko tailer bat burutu genuen Madariaga Zentroan bertan.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.