Apirilak 16, Zuhaitz eguna Zumaian

Gure herriko kaleetan dauden zuhaitzak onura iturri dira: airea garbitzen laguntzen dute, zarata murrizten, paisaia aberasten… azken finean, gure bizi-kalitatea hobetzen.

Apirilaren 16an, larunbatean, hiri-zuhaitzen landaketa egingo da udal lorezain eta herritarren parte-hartzearekin, haurrak ere ongi etorriak izango dira! Animatu eta parte hartu!!

Egitaraua:
Apirilak 16, larunbata
11:30, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta ibilbideari hasiera eman, trikitilariek lagunduta.
11:30-13:00, Zuhaitz ezberdinen landaketa, lorezainen laguntzarekin. Landaketa egitearekin batera, zuhaitz bakoitza identifikatzeko seinaleak kokatuko dira.
13:00, Mokadutxoa Victoriano Arrate plazan (norberak bere edaria ekartzea gomendatzen da).
13:30, “Zuhaitza, gure laguna” liburuxkaren banaketa eta ekintzaren amaiera.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.