Animalia erakargarri hauek hobeto ezagutzeko tailerra eskaini zaie 6-10 urte bitarteko haurrei. Dinosauroen inguruko bitxikeriak aurkezpen baten bidez landu ondoren eskulanari ekin diogu berrerabilitako materialak erabiliz.
Besteak beste, esne edo zuku tetra brick ontziak erabiliz, txotxongilo itxurako tiranosauroak eta diplodocusak egin ditugu. Azkenik, ikasitako guztia gogoratzeko dinosauroen fitxa osatu dugu! Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik, eta hurren arte!!