Asocide gor-itsuen elkarteko kideekin bisita gidatua flyschean

image_large

Gaur ASOCIDE gor itsuen elkartearekin egin dugu bisita gidatua, material berriak erabili ditugu irteera honetarako egokituta eta oso pozik gaude emaitzarekin. Irteera itsasontziko ibilbidearekin amaitu dugu uda giroko goiz eder honetan! Primerakoa izan da. Mila esker ASOCIDE!

Gor-itsutasuna bi zentzumen-urritasun (ikusmenekoa eta entzumenezkoa) batzearen ondoriozko desgaitasun bat da, eta gabezia hori duten pertsonengan komunikazio-arazo konkretuak eta premia bereziak sortzen ditu, modu globalean hautemateko, ezagutzeko, eta, beraz, beren ingurunean interesa izateko eta moldatzeko zailtasunaren ondorioz.

ASOCIDE, Espainiako gor-itsuen elkartea, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1993an hasi zuen bere jarduna. Elkartearen helburua da pertsona gor-itsuen behar espezifikoak esparru guztietan bete ahal izateko era guztietako jarduerak bilatzea, sortzea eta sustatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko, haien giza garapena, garapen intelektuala eta soziala bultzatuz.

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.