Hiru osagai zure programa osatzeko:
- Algorri Interpretazio Zentroari bisita gidatua, azalpenak modu errazean ulertzeko bideoak eta maketak erabiliz.
- Zumaiako flyscha ezagutzeko oinezko ibilbidea, harrizko liburu honek gordetzen dituen altxorrak bertatik bertara aztertuz.
- Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra fosilen bidez. Euskal Herriko fosil arruntenak identifikatuz antzinako paisaiak ezagutu denboran zehar bidaia eginez.
Ordutegia taldearen beharretara egokitzen da eta iraupena egun erdikoa edo egun osokoa izan daiteke. Programa ikasleen adinaren arabera egokitzen da eta eguraldiaren baldintzak kontuan izaten dira egitaraua egokitzeko aukera eskainiz.
Informazioa eta erreserbak:
Algorri Interpretazio Zentroa
Tel. 943143100 // 943833641 (Arazi)
info@algorri.eus
www.algorri.eus

Bizi ezazu Zumaiako ingurune naturalak ezagutzeko esperientzia zoragarria, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru audio gida hauekin:

