Gaur Nautilus Ikerketa eta Didaktika gela berriaren inaugurazioan izan gara Mutrikun. Mutrikuko San Migel ikastetxeko LH 1go mailako ikasleek estreinatu dute gela “Ammoniteak, Mutrikuko Fosil Erraldoiak” Geoparkea – Geoparque de

San Telmo ermitan, izkutuan eta txiki txiki ikus daitezke Paleodictyon izena daramaten iknofosil eder bezain misteriotsu hauek. Zumaian Adolf Seilacher paleontologoak aurkitutako Paleodictyonak gainera protagonista izan ziren Volcanoes of the

Berrogeialdian jarraitzen dugun bitartean naturak gure ingurua bizitzaz betetzen jarraitzen du. Udaberria puri purian dago. Egoera berezi honek irauten duen biartean, zer iruditzen zaizue Zumaiako natura eta bixikeriak gerturatzen badizkizuegu?

Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %3ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez. Bosgarren urtez jarraian, hazi egin da kopurua. Algorri Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %3ko hazkundea

Gaur ASOCIDE gor itsuen elkartearekin egin dugu bisita gidatua, material berriak erabili ditugu irteera honetarako egokituta eta oso pozik gaude emaitzarekin. Irteera itsasontziko ibilbidearekin amaitu dugu uda giroko goiz eder

Gaur Urola Kostako herritarrekin Algorri Interpretazio Zentroan bisita gidatua eta oinezko irteera gauzatu dugu. Primerako taldea izan da. Ederto pasa dugu. Eskerrik asko!

Gure inguruko paisaiaz gozatzen, gaur goizean Bilboko DBH 3.mailako ikasleekin. 28

Urtero bezala, Lleidako LH 6.mailako ikasleen bisita jaso dugu gaur arratsaldean Algorrin. Ikasketa bidaian etorri dira Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko asmoz. Eguraldia lagun izan dugu eta izugarri gustatu zaie

Honelaxe amaitu genuen atzo Bilboko ikasleekin irteera geologikoa. Behin Lekeitio ta Ondarrutik horrelako lainotzarra etortzen ikusten dugunean 10 minutuko tartea izan ohi dugu oinez bueltatzeko zaparradak harrapatu aurretik ☁️?️? Benetan ikusgarri

Eguraldiak ateri eutsi digu Basauriko DBHko ikasleekin irteera geologikoa burutu dugun bitartean. Argazkian, Milankovitchen ziklo klimatikoei buruzko azalpenak ematen.

Zeinen gustora ibili garen Gasteizko Unamuno ikastetxeko ikasleekin irteera geologikoan.

Goiz pasa paregabea izan dugu Altsasuko batxilergo mailako ikasleekin irteera geologikoa burutu dugun bitartean.

Egunotako eguraldia dela eta, jende asko ari da hurbiltzen Algorri Interpretazio Zentrora, tartean ume asko. Ez galdu aukera eta etorri Algorri bisitatzera! Umeek ederki pasatzen dute Zumaiako naturari buruz ikasten

Hiru osagai zure programa osatzeko: Algorri Interpretazio Zentroari bisita gidatua, azalpenak modu errazean ulertzeko bideoak eta maketak erabiliz. Zumaiako flyscha ezagutzeko oinezko ibilbidea, harrizko liburu honek gordetzen dituen altxorrak bertatik

Murgiako DBH 4.mailako ikasleekin primerako goiz pasa izan genuen Algorrin. Eskerrik asko zuen bisitagatik eta beste bat arte!

Martxan da aurten ere “5 geltoki historian” familian Urola bailaran gozatzeko plan zoragarria! Informazio gehiago hemen

Pasa den astean Munduko Geoparkeen Sarean jarraitzeko UNESCOko Nazioarteko ebaluatzaileen, Marekazu Ohno japoniarraren (Unzen Volcanic Area Geopark) eta Mike Sweeney irlandarraren (Copper Coast Geopark) bisita jaso da Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Gaur goizean aurkeztu dute Algorri Interpretazio Zentroan Itzurun hondartzan dagoen scolicia iknofosilaren erreplika. Espainiako Geologia eta Meatzaritza institutuko (IGMEko) Eleuterio Baeza espezialistak egin du erreplika pasa den astean. Ikusgarria da,