“5 geltoki historian” Urola bailarako turismo eskaintza abian da. Txartel bakarrarekin, 8.50 euro ordainduta, lau museoetarako sarrera eta taberna bakoitzean pintxo-potea 1.50 eurotan hartzeko eskubidea eskaintzen du. Azkoititik Zumaiara bisitatu

Goiena Telebistako Ekogune saiorako “Plan berdea: Zumaiako flyscha” grabaketan parte hartu du Algorri Zentroak. Plan honetan Zumaiako flyscharen sorrera eta garrantzia azaltzen da, Algorri eta San Telmotik txango bat eginaz.

Uztaila eta abuztuan Algorri Zentroaren irekiera ordutegia udarakoa izango da, hau da, asteartetik igandera 10etatik 13.30etara eta 16etatik 19.30etara. Astelehenak itxita. Gerturatu zaitez Zentroa bisitatzera edo gustoko irteeraren erreserba egitera!

Ekainaren 5ean mundu mailako ingurumenaren eguna ospatzen da eta Zumaian astebeteko egitaraua antolatu da, maiatzaren 28tik ekainaren 5era. Ingurumenarekin loturiko ekintza ugari eskaintzen dira, haur, gazte zein helduei zuzenduta, eta