Izaki Basatien Nazioarteko Eguna da gaur

Gaur Izaki Basatien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta egun berezi honetan atzo Algorrin aurkitutako itsas triku berezi hau erakutsi nahi izan dizuegu. Espezieak Spaerechnius granularis du izena eta ez da

DBH4ko ikasleekin ekosistema aztertzen

DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko biodibertsitatea ikertzen jarraitzen dugu. Haizearen babesean baina itsasoaren usainarekin goizpasa ederra igaro dugu Algorrin ikasleekin batera. Udaberria gero eta gertuago dagoela nabari da.

Algorri, gaur

Zoragarri zegoen harraldea gaur 2

Marearteko bizidunak aztertzen

Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!

Zaindu dezagun harraldea

Astearen amaieran gogoeta bat: marearteko eremua aztertzeko orduan bizidunenganako errespetua ezinbestekoa da. Zoritxarrez kontrakoa ikusi dugu egun hauetan, errespeturik gabeko laginketak. Babesturiko eremuan gaude eta babesa denon ardura da!!

Gaur Debako Luzaro ikastetxeko LH 5. mailako ikasleen bisita jaso dugu Algorrin. Ekaineko egun eguzkitsuena izan den honetan, itsasadarreko ekosistemak ezagutzen pasa dugu goiza, giro ederrean. Artadiaren inguruan izan gara

Duela hilabete batzuk Pilar Armendarizen bisita jaso genuen Algorri Interpretazio Zentroan eta ondoren harraldean honako bideo ikusgarri hau grabatu zuen. Eskerrik asko Pilar gurekin partekatzeagatik! [youtube]http://www.youtube.com/watch?v=TaW0Jkm-eCU[/youtube]Hace unos meses recibimos en