DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko biodibertsitatea ikertzen jarraitzen dugu. Haizearen babesean baina itsasoaren usainarekin goizpasa ederra igaro dugu Algorrin ikasleekin batera. Udaberria gero eta gertuago dagoela nabari da.

Sekulako biodibertsitatea ikusi genuen atzo harraldean Donostiako Anunciatako ikasleekin. Udaberria puri purian dago ??⭐???

Irungo Batxilergo mailako ikasleekin Algorriko biodibertsitatea eta ondare geologikoa aztertzen aritu ginen.

Donostiako DBH 4. mailako ikasleekin marearteko eremua aztertu eta babestutako gune batean jarraitu beharreko arauak landu genituen atzo.

Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?

Irudian, Zubiri Manteoko DBH 4.mailako ikasle batek topatu zuen itsas izarra. Ederra benetan!

Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!

Giro paregabea eta konpainia ederra izan dugu gaur goizean harraldean. Irungo batxilergo mailako ikasleekin izaki bizidun ugari identifikatu ditugu.