Osasun egoera berezi honetan, ikastetxeak Algorri Interpretazio Zentrora etorri ezin diren kasuetan, gu abiatzen gara ikastetxeetara #algorrizureikastetxean programaren baitan. Oso pozik eta eskertuta gaude ikastetxeetan izandako harrerarekin 07
Gaur Izaki Basatien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta egun berezi honetan atzo Algorrin aurkitutako itsas triku berezi hau erakutsi nahi izan dizuegu. Espezieak Spaerechnius granularis du izena eta ez da
DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko biodibertsitatea ikertzen jarraitzen dugu. Haizearen babesean baina itsasoaren usainarekin goizpasa ederra igaro dugu Algorrin ikasleekin batera. Udaberria gero eta gertuago dagoela nabari da.
Berrogeialdian jarraitzen dugun bitartean naturak gure ingurua bizitzaz betetzen jarraitzen du. Udaberria puri purian dago. Egoera berezi honek irauten duen biartean, zer iruditzen zaizue Zumaiako natura eta bixikeriak gerturatzen badizkizuegu?
Sekulako biodibertsitatea ikusi genuen atzo harraldean Donostiako Anunciatako ikasleekin. Udaberria puri purian dago ??⭐???
Debako DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko ekosistema aztertu dugu. Izugarria ikasle hauen interesa, kontzientziazioa eta motibazio.
Urtero bezala, plazer bat da Gasteizko San Prudencio ikastetxeko DBH 4.mailakoekin harraldea ikertzea. Sekulako interesarekin eta ikasteko gogoz etortzen dira. Mila esker!
Donostiako DBH 4. mailako ikasleekin marearteko eremua aztertu eta babestutako gune batean jarraitu beharreko arauak landu genituen atzo.
Altsasuko ikasleekin marearteko ekosistema landu dugu gaurkoan, harraldeko putzuetan, haizearen babesean izaki bizidun ugari identifikatzen gogotsu aritu dira ikasleak. Aupa zuek!
Irudian, Zubiri Manteoko DBH 4.mailako ikasle batek topatu zuen itsas izarra. Ederra benetan!
Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!
Giro paregabea eta konpainia ederra izan dugu gaur goizean harraldean. Irungo batxilergo mailako ikasleekin izaki bizidun ugari identifikatu ditugu.
Astearen amaieran gogoeta bat: marearteko eremua aztertzeko orduan bizidunenganako errespetua ezinbestekoa da. Zoritxarrez kontrakoa ikusi dugu egun hauetan, errespeturik gabeko laginketak. Babesturiko eremuan gaude eta babesa denon ardura da!!