DBH 4.mailako ikasleekin harraldeko biodibertsitatea ikertzen jarraitzen dugu. Haizearen babesean baina itsasoaren usainarekin goizpasa ederra igaro dugu Algorrin ikasleekin batera. Udaberria gero eta gertuago dagoela nabari da.
Duela pare bat aste Zumaiako institutoko ikasleekin izan ginen harraldea ikertzen. Martxoan berriz itzuliko gara. Argazkia: Zumaiako Institutua
Berrogeialdian jarraitzen dugun bitartean naturak gure ingurua bizitzaz betetzen jarraitzen du. Udaberria puri purian dago. Egoera berezi honek irauten duen biartean, zer iruditzen zaizue Zumaiako natura eta bixikeriak gerturatzen badizkizuegu?
Sekulako biodibertsitatea ikusi genuen atzo harraldean Donostiako Anunciatako ikasleekin. Udaberria puri purian dago ??⭐???
Sarritan honelako altxorrak aurkitzen ditugu zabor artean: katu arrain marrazoaren arraultza kapsulak.
Urola ikastolako ikasleekin inguruko geologia eta biologia landu dugu gaurkoan. .
Zumaia BHI-ko DBH 3ko ikasleekin harraldeko ekosistema aztertu dugu gaur goizean.
Irungo Batxilergo mailako ikasleekin Algorriko biodibertsitatea eta ondare geologikoa aztertzen aritu ginen.
Urtero bezala, plazer bat da Gasteizko San Prudencio ikastetxeko DBH 4.mailakoekin harraldea ikertzea. Sekulako interesarekin eta ikasteko gogoz etortzen dira. Mila esker!
Donostiako DBH 4. mailako ikasleekin marearteko eremua aztertu eta babestutako gune batean jarraitu beharreko arauak landu genituen atzo.
Udaberrian gaude eta marearteko eremuan bizitza bor bor… kontuz! arrautzak dituen harri bati buelta emanez gero, zegoen moduan uztea ezinbestekoa da hauek ez lehortzeko!!
Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?
Altsasuko ikasleekin marearteko ekosistema landu dugu gaurkoan, harraldeko putzuetan, haizearen babesean izaki bizidun ugari identifikatzen gogotsu aritu dira ikasleak. Aupa zuek!
Irudian, Zubiri Manteoko DBH 4.mailako ikasle batek topatu zuen itsas izarra. Ederra benetan!
Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!
Giro paregabea eta konpainia ederra izan dugu gaur goizean harraldean. Irungo batxilergo mailako ikasleekin izaki bizidun ugari identifikatu ditugu.