Zumaiako ikasleekin harraldean

Duela pare bat aste Zumaiako institutoko ikasleekin izan ginen harraldea ikertzen. Martxoan berriz itzuliko gara. Argazkia: Zumaiako Institutua

Udaberria harraldean

Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! ?

Harraldean Altsasuko ikasleekin

Altsasuko ikasleekin marearteko ekosistema landu dugu gaurkoan, harraldeko putzuetan, haizearen babesean izaki bizidun ugari identifikatzen gogotsu aritu dira ikasleak. Aupa zuek!

Zaindu dezagun harraldea

Astearen amaieran gogoeta bat: marearteko eremua aztertzeko orduan bizidunenganako errespetua ezinbestekoa da. Zoritxarrez kontrakoa ikusi dugu egun hauetan, errespeturik gabeko laginketak. Babesturiko eremuan gaude eta babesa denon ardura da!!

Aste honetan zehar Algorri Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen hiru unitate didaktikoak lantzeko aukera izan dugu adin guztietako ikasleekin: asteazkenean “Euskal Herriko historia geologikoa”ren tailerra burutu genuen Zumaiako institutuko batxilergoko ikasleekin.