Jada prest dago Algorrin Ambar Cetaceos Elkartearen erakusketa. Bertan Bizkaiko Golkoko Zetazoen inguruko informazio zabala eta interesgarria dugu zuen eskura. Erakusketa bisitatzeko honako ordutegia dugu: Asteartetik ostiralera: 10-13.30 / 16-18.30

Datorren maiatzaren 28tik ekainaren 4ra Algorri Interpretazio Zentroan Ibaialde 2013 erakusketa ibiltaria izango da ikusgai. Erakusketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak antolatzen du, gure ibai ekosistemak babesteko beharra eta kontzientziazioa bultzatzeko

Martxoaren 23tik Apirilaren 21era “Flysch Euskal Kostaldea” izeneko erakusketa izango da ikusgai Algorri Interpretazio Zentroan. Erakusketan, euskal kostaldetik zehar azaleratzen den flysch segida sedimentarioaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira 15 paneletan: