Murgiako DBH 4.mailako ikasleekin primerako goiz pasa izan genuen Algorrin. Eskerrik asko zuen bisitagatik eta beste bat arte!

Pasa den astean Munduko Geoparkeen Sarean jarraitzeko UNESCOko Nazioarteko ebaluatzaileen, Marekazu Ohno japoniarraren (Unzen Volcanic Area Geopark) eta Mike Sweeney irlandarraren (Copper Coast Geopark) bisita jaso da Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Gaur goizean aurkeztu dute Algorri Interpretazio Zentroan Itzurun hondartzan dagoen scolicia iknofosilaren erreplika. Espainiako Geologia eta Meatzaritza institutuko (IGMEko) Eleuterio Baeza espezialistak egin du erreplika pasa den astean. Ikusgarria da,

Ikaragarria da egunotan harraldean ikusten ari garen berdetasuna. Udaberri usaina! 💚

Egunotan fosilen tailerra egiten gabiltza 6-7 urteko neska mutilekin. Ikastetxe zein taldeentzako antolatzen ditugu tailerrok. Erreserbak egiteko deitu 943 143100 edo idatzi 📝 info@algorri.eus helbidera. 5

Astindu ederrak eman dituzte olatuek gaur itsasoan. Ikusgarria izan da.

Zein gustora egon garen Lekeitioko batxilergoko ikasleekin, historia geologikoa landu eta oinezko irteera burutzen. Eskerrik asko zuen interesa eta arregatik. Plazer bat izan da!

Alemaniako ikasleekin interpretazio zentroko bisita gidatua eta oinezko irteera geologikoa burutu dugu.

Gasteizko DBH 4.mailako ikasleekin Itzurungo arrokak bertatik bertara ikusten.

Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra eta oinezko irteera burutu dugu Laudioko batxilergo mailako ikasleekin.

Bilboko batxilergo mailako ikasleekin itsasoan nabigatu genuen atzo. Itsasontziko bidaia burutu ostean oinezko irteera geologikoari ekin genion. Zumaiako arrokek gordetzen dituzten sekretuak bertatik bertara ikusteko. Aste Santuko oporren aurretik bigarren

Oporrak hartu aurretik fin aritu dira Gasteizetik etorritako ikasleak, jai egunak gozatu eta eskerrik asko bisitagatik!!

Oñatiko DBH 4. mailako ikasleek adi adi jarraitu dituzte gure azalpenak, plazer bat izan da goiza zuekin konpartitzea!

Ondarrako ikasleekin batera eguzkia etorri da! Gure eskerrik beroena!! 🌊🌞🌊

Urteroko zitari hutsik egin gabe, aurten ere Gironako DBH 3.mailako ikasleen bisita izan dugu Algorrin. Beti bezala plazer bat izan da. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Bartzelonako ikasleekin irteera geologikoa burutu dugu gaur arratsaldean. Lekeitio aldean euria bazetorrela ikusi dugu, ederra zegoen Algorri aldea lainotzarrekin.

Goiz pasa ederra igaro genuen ostiralean Zizur Nagusiko Batxilergo mailako ikasleekin. Tailer geologikoa garatu ostean oinezko irteera burutu genuen eguraldi ederra aprobetxatuz. Eskerrik asko!

Zein gustora ibili garen Oñatiko batxilergoko zientzitako eta geografiako ikasleekin. Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra burutu ondoren, kanpora atera gara oinezko irteera egitera eta eguraldia lagun izan dugu.

Mungiako DBH 1.mailako ikasleekin irteera geologikoa eta mineral eta harrien inguruko tailerra burutu genuen atzo, eguraldia lagun genuela egun osoko programa burutu genuen elkarrekin 🌅👧