Scolicia iknofosilaren erreplika aurkeztu da Algorrin

Gaur goizean aurkeztu dute Algorri Interpretazio Zentroan Itzurun hondartzan dagoen scolicia iknofosilaren erreplika. Espainiako Geologia eta Meatzaritza institutuko (IGMEko) Eleuterio Baeza espezialistak egin du erreplika pasa den astean. Ikusgarria da, 6mko luzera du eta duela 53 milioi urte itsas trikuek itsaspean 1.000 metroko sakoneran egindako arrasto bat dela interpretatzen da. Baleikek iknofosilaren erreplika egiteko prozesua grabatu zuen eta hemen dago ikusgai:

Hemendik aurrera erreplika erraldoia Algorri Interpretazio Zentroan izango dugu ikusgai. Bestalde, “Originala edo errplika” erakusketa ere izango dugu erakusgai eta jolas baten bidez etortzen den bisitariak asmatu egin beharko du erakusgai dauden piezetatik zeintzuk diren originalak eta zeintzuk erreplikak. Etorri nahi baduzue, ateak zabalik izango ditugu asteartetik igandera. Sarrera doakoa da Europako Geoparkeen astea dela eta. Gonbidatuta zaude!

adminalgorri

Iruzkindu

You must be logged in to post a comment.