Pasa den ostiralean Zumaiako GKN Driveline enpresak 2017-2018 urteko Gizarte Ekimenen itxiera ekitaldia antolatu zuen. GKNk aurtengo ikasturtean 5.500 euro eman ditu Algorri Interpretazio Zentroan itsuentzako materiala sortzeko. Diru laguntza honi esker itsuentzako seinaleztapena hobetu eta unitate didaktiko berri bat sortu da, erliebezko nahiz brailezko lamina eta irudiekin, kolektibo honek bertako ondare geologikoa hobeto ezagutu dezan. Algorri Interpretazio Zentrotik gure eskerrik beroenak ematen dizkiogu GKN Drivelineri. Materialak jada erabiltzen hasi gara itsuekin eta arrakasta handia izan dute estreinakoz. MILA ESKER!






Bizi ezazu Zumaiako ingurune naturalak ezagutzeko esperientzia zoragarria, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru audio gida hauekin:

