Urola itsasadarra ikertzen

Zumaia Herri Eskolako ikasleekin paduran bizi diren hegaztiak ikusi nahian.

Badator ekaitza…

Honelaxe amaitu genuen atzo Bilboko ikasleekin irteera geologikoa. Behin Lekeitio ta Ondarrutik horrelako lainotzarra etortzen ikusten dugunean 10 minutuko tartea izan ohi dugu oinez bueltatzeko zaparradak harrapatu aurretik ☁️?️? Benetan ikusgarri

Udaberria harraldean

Sekulako biodibertsitatea ikusi genuen atzo harraldean Donostiako Anunciatako ikasleekin. Udaberria puri purian dago ??⭐???

Algorri

Honela zegoen Algorri gaur goizean…

Harraldeko bizidunen ugalketa dela eta…

Udaberrian gaude eta marearteko eremuan bizitza bor bor… kontuz! arrautzak dituen harri bati buelta emanez gero, zegoen moduan uztea ezinbestekoa da hauek ez lehortzeko!!

Udaberrian ordutegi berria

Udaberriaren etorrerarekin batera interpretazio zentroan ordutgia zabalduko dugu: ⌚ 10:00-13:30 asteartetik-igandera irekitzen dugu. *asteleheneta itxita.

Udaberriko argazki rallya Ekainaren 7an, igandean, Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak haurrei eta helduei zuzendutako Udaberriko argazki rallya antolatuko dute. Oinarriak helduen kategorian: 1. Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.

Ekainak 1, larunbata: udaberriko argazki rallya (haurrentzat) Gaiak: (1) Urola itsasadarra eta (2) flyscha. Parte hartzaileak: 8-16 urte bitarteko zumaiarrak. Izena-ematea: aurretik 943 14 31 00 telefonora deituz edota algorri@zumaia